Gizon bat atxilotu dute Erandion bikotekide ohia jipoitzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 24a, 23:08
Erandion 23 urteko gaztea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, ustez, bere bikotekide ohia eta haren egungo bikotekidea jotzeagatik. Gauerdia aldera, Erandioko Bekoetxea kalera joateko abisua jaso zuen Ertzaintzak, han eraso bat gertatzen ari zelako. Bertara iritsi zirenean, emakumeak bikotekide ohiak bera eta bere bikotekidea jo zituela esan zien polizia agenteei eta gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Leioako bizilaguna den I.A.A. gazteak emakumearen egungo bikoteari ere hilko zuela mehatxu egin eta jipoitzen saiatu omen zen, geldiarazten saiatu zenean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun