Leioako udaletxeko langileak greban

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 30a, 18:25
Leioako udaletxeko eta erakundeetako langileok zera jakinarazi nahi dizuegu. Lan-hitzarmena negoziatzeko aukera eza dela eta, eta itxurazko negoziazio mahaian gure aldarrikapenei inongo erantzunik ez dagoenez, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean greba egitea beste aukerarik ez digute utzi. Egoera honen erruduna negoziazioari uko egiten dionarena da eta ez beste inorena, dekretoaren bitartez, bere langileei lan-baldintzak ezartzen dizkionarena hain zuzen ere. Gainera, ez da berria oraingo egoera. 2002an ere hitzarmena negoziatzeke geratu baitzen, alderdi politikoek hartu zuten erabakiak EUDELen ordezkaritza kolokan utziz eta sektoreko gehiengo sindikalari mespretxua erakutsiz.
Gaur goizekoa lehen eguna izan da eta tentsio momentuak bizi izan dira, eskirol talde txiki baten laguntzarekin, Karmelo Sainz de la Maza Leioako alkateak langileen piketeari aurre egin dionean, bai udal bulegoetan, bai polikiroldegian. Ertzaintza ere agertu da alkateak deituta. Hala eta guztiz ere, langieen gehiengoak grebaren deialdiari jarraitu dio (gutxi gora behera %80). Eguerdiko hamabietan manifestazioa egin dugu Leioako kaleetan zehar ehun langile inguruk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun