TKE Ligako 12 traineru onenak lehiatuko dira igande honetan Getxoko uretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 1a, 22:21
Traineruen Kluben Elkarteko 12 traineru onenak Telefónica Banderaren seigarren edizioan lehiatuko dira igande honetan Getxoko uretan. Urteko lehen estropada garrantzitsua izango da, eta 25.000 euro inguru banatuko dira sarietan. Traineruek 5.556 metroko ibilbideari egingo diote aurre, Ereagako hondartzaren aurrean. Txandak honela banatuko dira: Isuntza, Trintxerpe, Cabo de Cruz eta Pedreña lehenengoan; Hondarribia, Pasai Donibane, Urdaibai eta Tirán bigarrenean; eta Orio, Astillero, Castro eta Mecos hirugarrenean.
Estropada ETBk emango du zuzenean, eta ia talderen batek garaipena errepikatzen duen izango da interes nagusia, orain arte izan diren edizio guztietan irabazle ezberdina egon delako, eta traineru batek ere ez du bandera bi aldiz lortu. Astillerok irabazi zuen joan den urtean, eta aurrekoetan, Pasai Donibane, Castro Urdiales, Hondarribia eta Orio izan ziren garaileak.

Telefónica Banderaren seigarren edizioaren antolakuntzak Getxoko Udalaren eta Algortako Arraun Elkartearen lankidetza izan du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun