Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egingo dituzte Sopelako Zaldu poligonoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 2a, 22:05
Sopelako Udalak egindako aurrikuspenak betetzen badira, Babes Ofizialeko 19 etxebizitza egongo dira Zaldu poligongoan. Izan ere, ahal den lasterren, akordio batetara heldu nahi dira Eusko Jaurlaritzarekin, egokitu zaizkien lursailetan etxe horiek eraikitzeko. Egiten ari diren urbanizazioan markatuta dauda jada lurrak. Gainera, etxebizitzez gain, erabilera publikoko hainbat lokal ere jarriko ditu udalak, oraindik zertarako erabiliko dituzten ez dakiten arren. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailarekin eta Sopelako Udalaren arteko hitzarmena baliteke udan zehar sinatzea.
Urtea amaitu baino lehen hasiko lirateke etxebizitzak eraikitzen, udal arduradunen aurrikuspenak betetzekotan. Horrela, Metroaren linearen eta Olabide kalearen artean dagoen 9.1. poligonoko babes ofizialeko beste 46 etxebizitzekin batera egingo lituzkete. Guzti horietako bat eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da Etxebiden izena eman eta udalerrian erroldatuta egotea.

Tasatutako salneurriko etxebizitzak

Merkatukoak baino merkeagoak diren etxebizitzak egongo liratekeen gune berriak sortzeko interesa adierazi dute udal arduradunek. Ildo horretan, epe ertainera begira, "tasatutako salneurria" izango luketen etxeak eraikitzeko asmoa iragarri dute. Gaur egun, Legediak jarritako baldintzetatik kanpo geratzen diren lagunek eskuratu ahal izango lituzkete horiek. Izan ere, azaldu dutenez, Sopelako bikoteen herenak babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko ezarritakoa baino ditu gehiago irabazten du urtean, baina merkatuan daudenak erosteko baino gutziago. "Euren aukeren araberako etxebizitza izateko laguntza eskuratzeko eskubide osoa daukate. Hala ere, Etxebizitza Sailak ematen dituen aukeretatik kanpo geratzen dira", adierazi dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun