"Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" estropada egingo dute San Inazio egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko uzt. 16a, 18:50
Algortako Arraun Taldeari 24.040 euro emango dizkio Udalak, "Getxoko Estropaden XXVI. Ikurriña - Jose Antonio Agirre Lehendakariaren I.Omenaldia" antolatzeko. Urtero egiten den estropada Abrako uretan izango da uztailaren 31n, hau da, San Inazio egunean bertan.
Inaki Zarraoa alkateak azaldu duenez, Jose Antonio Agirre lehenengo Lehendakaria eta herriko alkate ohia izandakoa, Getxoko traineruko arraunlaria izan zen bere garaian eta, aurten bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen denez, estropadak bere izena hartu du.

Beste alde batetik, 29.000 euro gastatuko ditu Udalak, uztailaren 31n ere udalerrian egingo den txirrindularitza lasterketa igaroko den zenbait oinezkoentzako pasagune birmoldatzeko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun