Berangoko enpresako langilea zauritu da, eskorga jasotzaile batek zangoa harrapatzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 6a, 23:17
Berangoko enpresa bateko langilea zauritua gertatu da, gaur goizean, "Fenwick" markako eskorga jasotzaile batek zangoa harrapatu dionean. Istripuaren ondorioz, pronostiko erreserbatuko zauriak izan ditu JA.A.G. 58 urteko sopeloztarrak.
DYAk jakinarazi duenez, 10:15ak aldera izan da istripua. Gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun