Tribuna eta aparkalekua egiten hasiko dira urrian Arteagako futbol zelaian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 15a, 22:44
Arteagako futbol zelaian (Erandio Goikoa) tribuna eta instalazio osagarriak eraikitzeko obrak urrian hasiko dira. Proiektuak harmaila estalia, zenbait aldagela, botikina, biltegia, komunak eta gizarte izaerako eraikina (taberna) egitea aurrikusten du. Harmailak 590 ikusleentzako tokia izango du eta eserlekuak 5 ilaratan egongo dira. Aldagelei dagokienez, sei egongo dira guztira: lau jokalarientzat eta bi epaileentzat. Tabernak batzar-gela izango du eta ez du loturarik izango tribunarekin. Aurrekoaz gain, futbol zelaiaren ipar-ekialdean 113 ibilgailuentzako aparkalekua ere eraikiko da. Horra heltzeko sarbide berria egin beharko da. Lanak 2005eko udaberrira arte luzatuko dira, hurrenez hurren.
Aldagelak, botikina, biltegia eta instalazio-gela harmailaren azpian egingo dira eta ikusleentzako komunak tribunaren maila berean.
Taberna, berriz, aparkalekuko eta tribunako sarreraren ondoan kokatuko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun