Igandean hainbat irteera egingo dituzte Erandioko mendi taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 20a, 23:22
Irailaren 26an hainbat irteera antolatu dituzte Erandioko mendi taldeek. Besteak beste, Murgara abiatuko dira Erandioko Mendigoizaleak elkartekoek. Izena emateko, asteartean deitu beharko da 615 717 562 telefono zenbakira, 19:30etik 20:00etara. Astrabuduako Atxazpe Mendi Taldeak, berriz, Lizarrusti-Lekumberrira antolatu du irteera. Horretan apuntatzeko, asteartean edo ostegunean deitu beharko da 94 467 19 01 telefono zenbakira, 19:00etatik 20:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun