Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroa antolatu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 21a, 23:48
Seigarren urtez jarraian, B eta D ereduetan ikasten ari diren seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako euskarazko oinarrizko ikastaroa antolatu du Berangoko Udalak. Erakundeko iturriek Europa Press agentziari jakinarazitakoaren arabera, eguneroko egoerak landuko dituzte bertan, ahozko hizkuntzari lehentasuna emanez. Besteak beste, edozein familiatan egunero gertatzen diren egoerei buruz mintzatuko dira, aita-amek euskaraz hainbat gauza haurrei nola azaldu jakin dezaten. "Mendeetan zehar, euskara familiaren bitartez igorri da, beste hizkuntzetan gertatzen den bezala. Ahoz ahoko transmisioarekin euskararen jarraipena bermatzen da eta horregatik da horren garrantzitsua bere erabilera familiaren eremuan sustatzea", adierazi dute Udaletik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun