Getxoztar eskalatzailea hil da Aragoiko Pirineoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ira. 22a, 11:45
Aragoiko Pirineoko Benasque udalerrian, Salenques-Tempestades gailurrera eskalatzen ari zela, amildu eta hil egin zen atzo A.R.P. 24 urteko getxoztarra. Huescan Espainiako Gobernuko Ordezkariordetzak jakinarazi eta hainbat komunikabidek jaso dutenez, beste mendizale batekin zihoala, igotzen zebilen haitzak askatu eta 200 metrotan behera erori zen kirolaria, Salenqueseko glaziarrean amaituz. Segituan hil zen gaztea hartutako kolpe anitzen ondorioz.
Gorpua berreskuratzeko lanak 15:00ak arte luzatu ziren eta Benasqueko gorputegira eraman zuten hilotza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun