Astelehenetik aurrera antzerki ikastaroak Lutxanan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 2a, 22:53
Urriaren 4an urte osoko antzerki ikastaroak abian jarriko dira Lutxanako eskoletan, Keli Taldeak antolatuta. Astean egun bitan izango dira saioak. Batean antzerkigintzara hurbildu eta bestean hiru hilabeteko monografikoa landuko dute, Osasun Mental eta Fisikoa Antzerkian delakoa, alegia. Esan beharra dago, ikastaroa ez dela profesionalei begira eskaintzen, antzerkiaren bidez norberaren burua ezagutzeko aukera baliatu nahi dutenei begira baizik. Izena emateko orduan (94 476 14 93), Lutxanakoek izango dute lehentasuna.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun