Txotxongilo ikuskizuna egongo da bihar Barrikako liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 7a, 21:22
Rosa Maria Martinez ipuin kontalariak aurkeztuta, "Rosa, ipuin bat kontaidazu" pertsona bakarreko txotxongilo antzezlana ikusteko aukera izango dute ostiral honetan, 18:00etatik aurrera, Barrikako liburutegira hurreratzen diren neska-mutilek. Bertan, hitza, ipuinak, mugimendua, dantza, soinuak, musika, txotxongiloak eta haurren berezko fantasiak, armoniazko giza-balioetan eta naturaren errespetuan oinarritutako sormen-joko baten protagonista izango dira. Umeentzako ekitaldiekin jarraituz, urriaren 16an emango zaie hasiera larunbatetako ohiko animazio jarduerei, liburutegian bertan, abenduaren 18ra arte luzatuko direnak. Barrikako Kultur Sailak antolatuta, 11:00etatik 13:00etara izango da ordutegia. Besteak beste, irakurzaletasuna bultzatzeko, euskaraz idatzitako hainbat liburu gomendatuko dizkiete haurrei.
Bitartean, asteburu honetan ekingo zaio urtero egiten den pintura ikastaroari. Larunbatero izango dira eskolak 16:00etatik 18:30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun