Ehuneko 3,4 igoko dira zergak eta tasak Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 18a, 23:38
Datorren urtean indarrean izango diren zerga eta tasak, bataz beste, %3,4 igotzea erabaki du Erandioko udalbatzak. Ekonomia jardueren gaineko zergari, ibilgailuen zergari eta balio-gehitzearenari aplikatuko zaie, besteak beste, adierazitako igoera hori. Ondasun Higiezinen gaineko zergan ere izango du eragina igoerak, baina kasu honetan familia ugarientzako hobariak aurreikusi ditu Erandioko Udalak lehenengo aldiz. Eraikinen eta obren gaineko zergak ez du aldaketarik izango.
Tasen atalean, merkataritzako establezimenduak irekitzearen eta kaleko merkatuko saltokiak jartzearen gaineko tasak lehengoan geratuko dira. Bestela, gainontzeko tasei dagokienez, kontsumoko prezioen indizearen araberako igoerak onartu ditu udalbatzak.

Aurreko urteetan zabor bilketaren tasak igoera nabarmenagoak izan baditu ere, datorren urterako %3,4ko igoera aurreikusi du. Kirol instalazioei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek %2ko igoera jasoko dute eta erroldatu gabeen kasuan igoera %4koa izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun