Javier Otxoa omenduko dute Euskadiko Sei Orduetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 21a, 22:56
Zaletuen omenaldia jasoko du Javier Otxoak 2005eko otsailaren 12an ospatuko den Euskadiko Sei Orduen XXVII. edizioan. Txirrindulari berangoztarrak joan den urtean ere parte hartu zuen ikuskizunean, orduan Euskadi taldearen maillotarekin. Oraingoan, podiumaren gailurrera bueltatzea ospatuko du Donostiako belodromoan, Atenaseko Paralinpiar Jokoetan bi domina lortu eta gero.
Asier Maeztu gipuzkoarrak ere jasoko du zaletuen omenaldia, brontzezko domina lortu ondoren Atenasen. Maeztuk Aitor Alonso izango du bikotekide, azken urteetako bere ohiko kidea. Izan ere, Otxoak eta Maeztuk jasoko dituzten omenaldiek emango diete hasiera 2005eko Euskadiko Sei Orduei.

Gaiaren inguruko berriak:

Javier Otxoari omenaldia egingo diote Berangon (2004 Urr 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun