Lur Barriak 2004 sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urr. 22a, 23:59
Mungialdeko Behargintzako "Mundo Ecuestre SL" egitasmoa izan da aurtengo Lur Barriak lehiaketaren irabazlea. Hain zuzen ere, Julio Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Enpregu eta Trebakuntza diputatuaren eskutik jaso dute Guillermo Gonzalezek eta Ivan Serranok 5.000 euroko saria. Bigarrenei dagokienez, Getxoko "Rich Media-Bilbao Innovation Group SL", Erandioko "Restaurante La Roca del Fraile-Herlo Restauradores", Mungialdeko "Atxuri MX Motor Denda", Txorrierriko "Conversa Comunicaciones S LL" eta Uribe Kostako "La Salvaje Surf Eskola" egitasmoek irabazi dituzte 2.000 euro bana. Lehiaketa aipatu Behargintza zentroek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) eta BBKak bultzatzen dute. Argazkian, Uribe Kostakoei emandako saria.
Helburuak ekintzaileen artean kultur-enpresa zabaltzea, lan bergizarteratzeko erak erraztea eta enpresa berrien sorrera bultzatzea dira, era honetan, aipatutako eskualdeetako garapen ekonomikoa eta soziala indartuz.

Lur Barriak Sariek enpresa-bidean hasten diren pertsonen ilusioa, kemena eta lana goraipatu nahi dituzte. Iñaki Zarraoak, Behargintzako buruak eta Getxoko alkateak gaur egungo gizartean enplegua bultzatzeko martxan jartzen dituzten enpresa ekimen berrien garrantzia azpimarratu du.

Lur Barriak lehiaketaren lehen saria Mungialdeko Behargintzako Guillermo Gonzalezek eta Ivan Serranok aurkeztutako "Mundo Ecuestre SL" egitasmorako izan da. Sari hau 5.000 euro eta eskultura bat izan da. Ekitazioaren mundua adin guztiei zabaldu nahi die ekimen honek eskaintza ugarirekin. Horrela zaldiak dituzten pertsonei zerbitzuak eta ekitazio edo heziera ikastaroak eskeiniko dizkiete eta baita arazo bereziak dituzten pertsonentzako zaldiekin terapia ere, tartean Down gaitzak jotako pertsonekin edo ezintasun fisikoak dituztenekin.

Uribe Kosta

Eskualdeko sariei dagokienez, Emilio Rodriguez "Rich Media-Bilbao Innovation Group SL", egitasmoaren bultzatzailea da, Getxoko Behargintzaren eskualdeko sariaren irabazlea. Saria 2.000 euro eta grabatu bat izan da. Proiektua beste enpresa batzuei prezio onean jardunalditan edo enpresa topaketetan beren produktuen aurkezpena egiteko informatika-tresnak eskaintzean datza.

Erandioko Behargintzaren eskualdeko saria "Restaurante La Roca del Fraile-Herlo Restauradores" izeneko egitasmorako izan da, Mungialdekoa "Atxuri MX Motor Denda"rako, Txorrierrikoa "Conversa Comunicaciones S LL" izenekorako eta Uribe Kostakoa "La Salvaje Surf Eskola"rako. Guztiek 2.000 euro eta grabatu bat jaso dituzte.

Gogoratu, azkenik, LUR BARRIAK 2005 sarietarako deialdia zabalik dagoela. Hauetan beren jarduera 2004ko ekainaren 15etik 2005eko ekainaren 15era bitartean martxan jarri duten ekintzaileek bultzatutako enpresa egitasmoek har dezakete parte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun