Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak 200 lagun bildu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 9a, 14:47
Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuaren beharra azaldu du izena eman duten lagunen kopuru handiak. Guztira, 200 kazetari, Administrazioko langile eta ikasle bildu dira Euskalduna Jauregian. EHUko irakasle Jose Inazio Basterretxeak azaldu duenez, “antolatzaileen aurreikuspenak txiki geratu dira”. Lau egun hauetan, 27 txosten eta 20 komunikazio ezagutzera emango dira. Basterretxeak atzerriko hizlarien parte-hartzea azpimarratu du: Gales, Hego Tirol eta Islandia. “Beste ereduetatik zer ikasi dugulako eta zer irakatsi ere badaukagulako”, azaldu du. Argazkian, irailaren 29an egindako aurkezpena.
Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua honek fundatzailea izatea du helburu. “Fundatzaile eta abiapuntua”, zehaztu du Basterretxeak. Izan ere, euskarazko komunikazio-esparrua badela egiaztatu du Kongresuak.

Helburuak

EHUko irakasle Jose Inazio Basterretxeak hiru helburu zirroborratu ditu:

- Kazetari, Administrazioko langile, ikasle eta irakasleen eztabaidagunea izatea.

- Euskarazko Kazetaritzaren diagnostikoa egitea, indarguneak eta ahuleziak azpimarratuz.

- Euskarazko komunikabideen arteko konfidantza harremanak garatzea, proiekzio urrats berriak emateko.

Egungo egoera

Berriako zuzendari Martxelo Otamendik “azken 30 urteotako jausia kuantitatiboki handia izan bada ere, oraindik ere oinarrizko egoeran” gaudela azpimarratu du. Hortaz, gizarte normalizatu eta estandard batek behar dituen azpiegitura guztiak “sortzen gabiltza oraindik”, adierazi du.

Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakari Tere Irastortzak euskarazko hedabideen jarduera azpimarratu du. Hizkuntza idatzia suspertu ahal, euskal kultura indartzen dela azaldu du Irastortzak. Hortaz, literatura idazleekin lotzeaz gain, kazetarien jarduna ere kontuan hartu beharko genukela adierazi du.

UEUko (Udako Euskal Unibertsitateko) zuzendari Aitzpea Leizaolak unibertsitateak euskarazko kazetaritza suspertzeko egin duen ahalegina ekarri du gogora. Hortaz, ikerketa lerro berriak zabaltzearen alde agertu da.

Aurrera begira


Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendari Jasone Mendizabalek etorkizun baikorra irudikatu du. Orain 30 urterekin alderatuta, “sei kazetari izatetik ia 600era pasatu gara”, azaldu du. Euskarazko Kazetaritzaren 1. Kongresu honek gure esparruak dituen hutsune handiez jabetzera eragingo digu. Horrela, horiexek zuzendu ahal izateko eta horretarako borondatea izanik, etorkizuneko proiektuak ere azaldu behar direla azpimarratu du Mendizabalek. Horregatik, erronka nagusia “ostiraletik aurrerakoa” izango dela adierazi du.

Gaiaren inguruko berriak:

Sektorearen etorkizunaz gogoeta egingo dute etzitik aurrera Bilbon - Berria (2004 Aza 07)

Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak euskal komunikabideen ibilbidea eta erronkak aztertuko ditu (2004 Ira 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun