Txalet gehiago egitea galaraziko dute Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 18a, 22:35
Hurrengo hirigintza-plangintzen barruan, txaletak eraikitzen utzi ez eta pisuei emango die lehentasuna Barrikako Udalak. Aste honetan Jose Maria Ezpeleta (EAJ) alkateak jakinarazi duenez, "guztiz alderantzikatu" nahi dute familia bakarreko etxebizitzetan oinarritutako oraingo herri hedapena, "gizarte-izaera eskasa izateaz gain, barrikoztar gehienek ezin dituztelako lortu horiek".
"Gaur egun 300.000 euro balio du lurzail batek eta beste horrenbeste jarri behar da etxea eraikitzeko. Hori ez dago edonoren eskura", azaldu du Ezpeletak.

Hortaz, orain altzatzen ari diren 120 familia bakarreko etxebizitzak Barrikan egingo dituzten "azkenak" izango dira. Aldiz, Elexalde eta Goiherri herriguneetan lurren birkalifikazioa egitea aurrikusten ari da Udala, guztira mila pisu eraikitzeko bertan. Ildo horretan, Elexalden eta San Telmon gizarte izaerako 30 etxe egingo direla iragarri du Ezpeletak, Etxebide sarearen barruan egongo ez direnak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun