Giza genomaren babesaren azterketa mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 22a, 20:25
Bihar bukatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean "Bioteknologia, Garapena eta Justizia" mintegia. EHUk, Deustuko Unibertsitateak, BBVA Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatzen duten Zuzenbidea eta Giza Genoma unibertsitate arteko katedrak antolatu du aipatu mintegia.
Biharko saioan, giza genomaren babesa bezalako gaiak aztertuko dituzte zenbait adituk. Horrela, Jaengo Unibertsitateko irakaslea den Juan Manuel de Faramiñanek "Giza genoma gizateriaren ondare komun bezala" gaia jorratuko du, eta bere lankide Francisco Benitezek, "Giza espeziea aurrerapen bioteknologikoen aurrean babestua izateko subjektu bezala" hitzaldia eskainiko du.

Bestalde, San Joseko (Costa Rica) Herriaren Defentsarako abokatu Carlos Valeriok "Onarpen kolektiboa giza jatorriko baliabide genetikoen heltzean: azterketa genetikoak populazio indigeneetan" gaia landuko du, eta Lüneburgeko Unibertsitateko Cristina Blohm-Seewald-ek, aldiz, "Irabazien heltzea eta banaketa biobankuekiko" hitzaldia eskainiko du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun