Aser enpresan duten "lan karga handiari" egotzi diote langile baten heriotza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko aza. 24a, 18:39
ELA sindikatuko ordezkariak kezkatuta agertu dira gaur Asua-Erandio bidean dagoen Aser S.A. enpresan langileek jasaten duten "lan karga handiarekin". Hain zuzen ere, lantegiko labean beharrean ari zela, gizonezko bat hil zen astelehen gauen, "ustez bihotzekoak jota". Lan karga horrek lan istripuekin lotura zuzena duela uste dute.
Gainera, hilabete honetan bertan beste istripu bat ere izan da enpresa horretan, ELAk jakinarazi duenez. "Oso kezkatuta daude langileak. Izan ere, lan karga handiak lan istripu horietan eragin zuzena du euren iritziz", diote sindikatukoek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun