Abenduak 2, historia idatzi dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 6a, 19:34
Abenduaren 2an, UPVko ikasleon ordezkaritza berritu zen Unibertsitateko Klaustro, eta hainbat Fakultateko Junta edo Batzar eta Ikasle Kontseiluetarako. Ikasle Abertzaleaken baitan hauteskundeon emaitzak jaso eta baloratu ondoren, euskal ikasleriari eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiogu lortutako emaitzengatik. Izan ere, UPV osoko datuak azaltzen dituen Klaustrorako hauteskundeetan gehiengo absolutua lortu dugu, Ikasle eta Abertzaleetako zerrenda herritarrak lehenengo indarra garela frogatuz. Ikasleontzat %20a den (LOUa baino lehen %28a zen) ordezkaritzan, 60 klaustrokideetatik 58 izan dira izendatuak, eta horietatik Ikasle Abertzaleak-ek 31 hautetsi lortu ditu.
Emaitza izugarri hauek ospatzeaz gain ordea, Ikasle Kontseilu Zentraletik zein inguruko kandidaturetatik egindako eta bertan behera geratu diren inpugnazioak salatu nahi ditugu, argudiorik gabeko kontrakanpaina basati eta zentzugabe baten isla modura.

Hala ere, oztopo guztien gainetik, Euskal Herrian lehenengo indarra garela berretsi dugu, eta euskal ikasleriaren gehiengoak argi utzi du Euskal Ikasleon Eskubideen Kartaren defentsan eta horren aldeko borrokan pausuak ematea ezinbestekoa dela. Zentzu horretan, ikasleon eskubideen alde eta Euskal Unibertsitate Nazionalaren bidean urratsak emateko konpromisoa indar berriturik dugu.

Zorionak eta eskerrik asko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun