Ehun itsasontzi inguruk parte hartuko dute larunbateko Oilarraren estropadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 15a, 18:34
Abenduaren 18an, larunbatean, egingo da gurutz motako itsasontzietarako Oilarraren estropada. Sestaoko Benediktako untzitegitik abiatuko dira 12:00etan ehun itsasontzi inguru, 10 milia luzeerako ibilbidea egiteko. Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubek 2004 urtean antolatu duen estropaden egutegian azkena da proba hau.
Urtero bezala, irteeratik metro gutxira helduko da estropadako unerik ikasgarriena: itsasontziak, bela guztiak luze-luze eginda, Bizkaiko Zubiaren azpitik igaroko dira. Une hori argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dute ibaiaren alde bietan bildutakoek. Zubi esekia atzean utzi ondoren, Abra barnean ibiliko dira gurutzontziek, triangelu itxurako ibilbidea egiteko.

Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club taldeak antolatzen duen estropada egutegi oparoari amaiera ematen dion lasterketan 500 estropadagile inguru elkartuko direla espero da. Larunbatekoa amaitu eta gero, ohikoa denez, Maritimoko instalazioetan indaba-jana egongo da, eta ondoren, Abran eginiko hainbat estropadetako sariak banatuko dira. Besteak beste, Ahate-eme saria emango diote denboraldian akatsik handienak egin dituenari, eta partaide onenari, berriz, Oilarra saria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun