Olentzerori gutuna - Maitane Ruiz / PTBko kolaboratzailea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 23a, 20:50
“Olentzero maitea,
Aurten oso txintxoa izan naiz, oso ondo portatu naiz eta horregaitik opari asko merezi ditut. Hau da ekarri behar didazuna: Bukaneroen galeoia, Flipper Maxi , Billarra, futbolina , Playesteision bi , Krasbandikut jokua, Futbol uefako baloia, Ronaldinhoren zapatillak, auto telegidatu bat, Game boy advance, Rojo fuego, Bratz, Barbie, Los Lunis, My Escene, aerograf, reefek, uno berria, videonaw eta gero sorpresaren bat ekartzea ere ez litzateke txarto egongo. Zerbait ezin baduzu ekarri lasai, beste zerbaitekin konformatuko naiz. Indartsua zarenez ez dut uste ekartzeko arazorik izango duzunik eta zaindu astoa zama handiegia daramalako. Musu handi bat.”
Bai, gaur gabean Olentzerok lan handia eta nekeza izango duela argi dago, aurreko gutunaren antzekoak idatzi dituzten haurren nahiak betetzeko asmoz badator behintzat.

Ez nabil brometan, aurten irakurri ditudan olentzeroren gutun anitz gisa honetakoak izan dira (aurreko hau horietako baten transkribapena baino ez da). Tonu honetan idatziak gainera, zuzenak eta agintez josiak. Eskatzen dugun guztia merezi dugula argi eta olentzeroren lana hori ekartzea dela garbi. Ez dago zalantza izpirik, hitzek ez dute bueltarako lekurik uzten. Baina, zertan ari gara? Jada, gure ikazkin zaharra ez da menditik jeisten jan, edan eta abesten aritzeko.

Horra, horra gure olentzero publizitate erakargarria bihurtu zaigula! Telebistan agertzen diren jostailu guztiek osatzen dute eskaeren zerrenda. Ez da beharren araberako opariren baten aipua ere egiten. Gero eta kontsumistagoa bihurtzen ari den gizarte batetan, oparotasuna eta zarrastelkeria dira nagusi data hauetan: oinarrizko beharrak ez diren oparien erosketa konpultsiboa, energia eta errekurtso naturalen zarrastelkeri arrazoigabea, janaria soberan leku guztietan... Noiz arte iraungo du honek?

“Olentzero maitea,
Bana ezazu zentzu apur bat guztion artean!!!”

Eguberri on guztioi!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun