Trafiko aldaketak izango dira Astrabuduan saneamendu-lanak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 3a, 17:55
Consulado / Mezo eta Ollaga / Mezo inguruetako saneamendu-sarea berritzeko lanak direla eta, urtarrilaren 10etik aurrera, eta gutxi gorabehera hiru astez, ibilgailuak ezin izango dira kale horietatik ibili eta beste bide batzuetarantz desbideratuko dira. Obren ondorioz, Atxe (Mezo eta San Lorentzo artean) eta San Lorentzo (Consulado de Bilbao eta Atxe artean) kaleetako norabidea aldatu egingo da.
Lanek irauten duten bitartean, itsasadarreko errepidetik La Avanzadarantz datozen hirugarren mailako ibilgailuek Atxutegiko bidea erabili beharko dute nahitaez, Astrabuduako herrigunea zeharkatzeko. Kaleetako trafiko mozketek eragina duten zamalanetarako eremuei dagokienez, hirugarren mailako ibilgailuak atzekoz aurrera sartzea gomendatzen da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun