Erasoei hortzak erakutsi!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 15a, 20:04
2001eko martxoaren 6an eta 2002ko martxoaren 8an, Haika eta Segi ilegalizatzen zituzten erasoak gertatu ziren. Sarekada politiko-judizial-mediatiko horretan hainbat gazte atxilotuak izan ziren, euren artean Astrabuduako herritarra den Aiboa Casares atxilotua izan zelarik. Herri honen aurka estatuek martxan jarri zuten estrategia errepresibo berri baten hasiera izan zen. Orduz geroztik, eta aurrekoaren ondorioz, Euskal Herriko 20 gazte inguru estatu espainiarreko kartzelatan preso daude, beste batzuk ihesari eman behar izan diote eta beste hamar inguru, berriz, kalean daude. Baina hil honen amaieran edo hurrengoaren hasieran epaituak izango dira guztiak. Orotara, espainiako estatuak 654 urteko espetxe zigorra ezarri nahi die 42 gaztei, 654 urte abertzaleak eta iraultzaileak izateagatik.
Makrosumarioak PPren agintaldian hasi ziren, baina orain, talante berriaren PSOEri dagokio sumario horien tesia frogatzea, eta aukeratu behar izango du: edo Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko zein armatua konpontzeko hautua egiten duen edo, PPk diseinaturiko gerra estrategiarekin jarraitzen duen, jakinda estrategia errepresibo hori agortua dagoela.

Euskal gazteria eta oro har Euskal Herriak ez du onartuko muntai politiko-juridiko-mediatiko berri hau. Guk badakigu herri hau askatzeko bide bakarra antolakuntza eta borroka dela eta horregatik epaitzen gaituzte, zeren epaiketa hau euskal gazteri osoaren aurkako epaiketa bat izango da.

Are gehiago, ez dugu inolaz ere onartuko atzerriko epaitegi batek gu epaitzerik. Horregatik 3 eskakizun plazaratzen dizkizuegu:

1.- Eskaera fiskal basati hauek salatzea zuen eremu guztietan.

2.- Erantzun dinamiketan aktiboki parte hartzea.

3.-. Antolaturik, borrokara lotzea.

Atzo urtarrilaren 14an arratsaldez Astrabuduan Segi gazte erakundeak buruturiko manifeztazioan irakurritako agiria.


Gaiaren inguruko berriak:

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

Milaka gaztek "epaiketen gainetik, gazte ta errebelde" oihukatu du (Gaztesarea)

Segi: "Zapaltzaileen asmoak itotzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dugu" (Gaztesarea)

Ikastetxeetako geldialdiek hasi dute makrosumarioaren aurkako mobilizazio eguna (Gaztesarea)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun