Herri Torrontegiri egin dio elkarrizketa 'Bizkaie'k

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 24a, 12:20
Orain zortzi urte utzi zion eliteko motoziklismoan lehiatzeari Herri Torrontegik, baina oraindik zaletu guztien oroimenean daude gorliztarrak lortutako garaipenak. Bederatzi urterekin, Trialeko Euskadi eta Nafarroako txapelketa irabazi zuen eta hamabost denporalditan, 128 sari nagusitan eta mundialeko 12 lasterketatan parte hartu zuen, tartean sari nagusi bi irabazi eta sei podiumetan sartu zen; era berean, 80ko motorrarekin munduko hirugarrena izan zan 1989an. Oraintsu, Dani Pedrosak 250 kategorian Munduko Txapelketea irabazi zuen motorra probatzerako orduan sentitutakoa eta beste hainbat konturen berri emateko elkarrizketa egin diote Torrontegiri Bizkaie aldizkarikoek, 94. alean.
Elkarrizketa osoa irakurri:

Herri Torrontegi: "urte eta erdiko semeak hiru motor daukaz"
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun