Eskiatzeko asteburua prestatu du Gorlizko Kultur Etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 13a, 18:58
Otsailaren 25etik 27ra Formigalen (Huesca, Aragoi) eskiatzeko asteburuan izena emateko epea zabaldu du Gorlizko Kultur Etxeak. Asteburuan zehar hiru izarretako Nievesol hotelean ostatuta egongo dira bertara abiatutakoak, eta larunbatean eta igandean izango dute eskiatzeko nahibeste aukera. Interesatuek Gorlizko Kultur Etxean utzi behar izango dituzte izen-abizenak eta telefono zenbakia.
Ondoren, Kultur Etxean erroldan konprobatuko dituzte datuak eta deituko diote eskaera egin duen bakoitzari dirua kontu korronte batean sartzeko. Dirua sartuta, berriro deituko dute bidaian lekua dagoela konfirmatzeko. Izan ere, asteburuaren prezioa 196,60 eurokoa da, baina, 1975etik 1990eko urtarrilaren 31ra arte jaiotako gorliztar erroldatuek %50ko deskontua izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun