"Gizarteratze Enpresetako Kudeatzailea" ikastaroa, langabezian dauden lizentziatu eta diplomatuei dago bideratuta, 270 orduko iraupena du eta hiru hilabeteko lan-praktikak aurreikusten ditu. Ikasleei era honetako enpresa ekimenen gestiorako beharrezkoa den trebakuntza ematea da bere eginkizun nagusia. Parte hartzaileek gainera, beka jasotzeko aukera dute.
Izen emateko eskabide orria Behargintzaren egoitzan bertan jaso daiteke, Algortako Martin Deuna kaleko 17. atarian. Tfnoa.: 94 466 01 40. E-posta: behargintza@getxo.net.