Fiturren izandako parte-hartzea "ezin hobetzat" jo du Bizkaia Euskal Kostaldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 14a, 21:04
Urtarrilaren 26tik 30era bitartean, Madrilen ospatu zen Nazioarteko Turismo Azokan izandako partaidetza "ezin hobetzat" jo du Bizkaia Euskal Kostaldea erakunde turistikoak. Erakundearen sustapenerako eskuorri berria eta www.bizkaiacostavasca.org web orriaren eraberriketa izan dira ardatz nagusiak. Jendearen erantzuna, berriz, profesionalena zein adituak ez direnena, oso ona izan da elkarteko arduradunen hitzetan. (Argazkian, Plentziako irudi bat).
Aurten 350.000 pertsona inguru hulbildu dira Fiturera, hauen artean adituak eta profesionalak ez direnak, kazetari eta erakusketari izan direlarik. Datuak hor daude, 800 erakusketari inguru 160.000 metro karratuetan banaturik. Gaur egun, Fitur dugu, mundu mailan, nazioarteko bigarren turismo azokarik garrantzitsuena, Bizkaia Euskal Kostaldea erakundeko arduradunen hitzetan, "Bizkaiko kostaldeko erakusleiho izan da Fitur 2005".

Emaitzak eta bisitak kontutan izanik, aipatu erakudea osatzen duten Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Bizkaiko beste bost udalerrietara 2004an baino turista gehiago hurbiltzea espero dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Bizkaia Euskal Kostaldeak bere webgunea berritu du (2005 Ots 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun