"18 egile-18 argazki. Uribe Kostako irudiak" erakusketa paratu dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 16a, 20:09
"18 egile-18 argazki. Uribe Kostako irudiak" izenburupean, joan den urtean UK aldizkariak abian jarri zuen erakusketa ibiltaria Plentziara heldu da. Ospe handiko hainbat argazkilarik egindako eta 2004an zehar aldizkari horretan argitaratu ziren zuri-beltzezko 18 argazki biltzen ditu. Gaurtik aurrera, otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai Goñi Portal Aretoko erakusketa gelan. (Argazkian, erakusketako irudietako bat)
Argazkien egileak dira Alfredo Aldai, Jon Bernardez, Juan Gomez, Luis Jauregialtzo, Oskar Martinez, Lobo Altuna, Juan Luis Markaida, Gonzalo Martinez Azurmendi, Jose Mari Martinez, Konrado Mugertza, Pedro Zarrabeitia, Antonio Herranz, Fatima Diez, Iker Elorriaga, Mikel Martinez, Carlos Terreros, Aitor Galbarriartu eta Asier Mentxaka. Guzti hauek, sona handiko argazkilariak dira, beren irudiak hedabide nagusienetan argitaratu
ohi dituztenak eta UK aldizkariagaz kolaboratu ohi dutenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun