Igandean berriro ere mendira Atxazperen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 21a, 12:59
Otsailaren 27an, hau da, igande honetan, txangoa antolatu du Atxazpe Mendi Taldeak. Hain zuzen ere, Deba herri gipuzkoarrean dagoen Lizarreta mendira abiatuko dira Astrabuduatik. Izena emateko edota argibide gehiagotarako aukera astearte eta ostegunean egongo da, 19:00etatik 20:30era, 94 467 19 01 telefono zenbakira deituta. Argazkian, Iluntzar mendiaren ikuspegi panoramikoa. (Argazkian, Lizarreta mendia hegoekialdeko azken muinotik ikusita).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun