Bostehun pertsona baino gehiagok parte hartu zuen Getxo Enpresa eta Merkataritzako iazko ikastaroetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 28a, 18:57
Getxo Enpresa eta Merkataritzak 55 ikastaro eman zituen 2004 urtean bere formakuntza plangintzaren barruan, Getxoko enpresaburu eta dendarien elkarteak jakitera eman dituen datuen arabera. “Formakuntza ekintza” horietan 560 pertsona izan ziren, 2003an baino %21 gehiago, guztira 700 ordu baino gehiagoko edukinak barneratu zituztela, aurreko urtean baino %17 gehiago. Ikastaroak enpresa-kudeaketa, teknologia berriak eta informatikari buruzkoak izan ziren eta haietan, Getxo, Leioa, Sopela, Berango, Erandio, Bilbo, Portugalete, Barakaldo, Mungia eta Zamudioko enpresek parte hartu zuten.
Getxo Enpresa eta Merkataritza 1984an sortu zen "Getxoko Komertzio Batuak" izenpean. Egun, elkarteak 450 bat enpresa batzen ditu eta EAEko tokian tokiko elkarterik handiena da, “Bizkai osoan Ostalaritza, Komertzioa eta Zerbitzu arloko enpresetako langile zein jabeentzat erreferente bilakatuta”, erakundeak adierazi duen arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun