Greba egongo da bihar eskualdeko osasun zentroetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 2a, 15:02
Osakidetzako ELA, Erizaintzako Sindikatua (SATSE) eta Euskadiko Sindikatu Medikoa (SME) langile erakundeek otsailaren 17an abiatutako "hitzarmen duin bat" exijitzeko zazpi greba-egunen barruan, ostegun honetan (martxoak 3) izango dira lanuzteak 24 orduz Uribe Kostan. Esan bezala, bihar, Gorlizko erietxeko eta eskualdeko gainontzeko osasun zentroetako langileek daude deituta mobilizazioetara. Apirilaren 22an, berriz, sindikatuek greba orokorra deitu dute sektore osoan, antolaturiko greben egutegia modu horretan bukatuz.
LAB, UGT eta Euskadiko CCOO sindikatuek joan den astean Osakidetzaren zuzendaritzarekin akordioa lortu zuten arren greba egunak bere horretan diraute. Batik bat, hasieran aipatutako hiru langile erakundeek deituak daudelako, langileen %56ko babesa dutenak alegia.

Gaiaren inguruko berriak:

Martxoaren 3ra arte ez du eraginik izango eskualdean Osakidetzan deitutako grebak (2005 Ots 16)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun