Itzubaltzeta gaztetxearen aldeko kontzertua larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 9a, 21:48
Larunbat honetan, martxoak 12, Ukabilkada, Oi! Kobras (argazkian) eta Suspenders taldeen kontzertua egongo da Itzubaltzeta gaztetxean (Gobela metro geltokiaren alboan). Ateratzen den diru guztia gaztetxe zaharreko desalojoaren ondorioz auziperatutako zazpi gazteen balizko isunak ordaintzeko erabiliko da. Errepresio ekonomiko-polizial-judizialak ez gaitzala geldiarazi. Guztion artean emango diegu erantzuna.
Hori dela eta, larunbat honetan, arratsaldeko zortzietan, eta 2 euskoren truke emango diegu hasiera kontzertu mundial hauei. Anima zaitezte! Ah… eta gero jaiak gaztetxean dirau!

Itzubaltzeta aurrera!
Okupazioa aurrera!
Geurea dena gogoz eta gogor defenda dezagun!

Itzubaltzeta gaztetxea
e-posta: erromokogaztetxea@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun