Herri lasterketa egingo da igande honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 11a, 22:24
Igande honetan, 10:00etatik aurrera, Sopelanako III. Herri Lasterketa ospatuko da. Jauregizar enparantzatik irtengo da eta ordutegi ezberdinak ezarri dira kategorien arabera: 10:00etan aurrebenjaminak (neskak eta mutilak), 10:10ean benjaminak (neskak), 10:20an benjaminak (mutilak), 10:30ean kimuak (neskak), 10:40an kimuak (mutilak), 10:50ean umeak (neskak), 11:05ean umeak (mutilak), 11:20an kadeteak eta gazteak (neskak eta mutilak) eta 11:45ean senior eta gainontzeko kategoriak (neskak eta mutilak). Munarri Atletismo Taldeak antolatu du lasterketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun