Futbolari gazteak hautatzeko prozesua hobetzeko modua ikergai EHUn

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 15a, 14:37
Athletic Club Fundazioak eta EHUko Fisiologia Sailak ikerketa proiektua garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute, oinarrizko futbol jokalariak hautatzeko prozesua hobetze aldera. Ikerketa Jon Irazustak zuzenduko du, hasieran aipatut unibertsitate saileko katedradunak. Garapen sasoian dagoen futbolari gazte batek aurrera egitea ala ez zein faktorek baldintza dezaketen ikertzea da helburua, horren bidez, jokalariak hautatzeko protokolo egokiago bat eratzeko, "orainari garrantzi handiegirik emango ez diona (batik-bat beheko mailetako jokalari oso garatuei) eta garapenean atzerago dauden jokalariak larregi zigortuko ez dituena".
Ikertuko dituzten jokalariak 11 eta 14 urte bitartekoak dira, Ibaizabal-Nerbioi Sorbidekoak. Athleticek dauzkan bederatzi guneetako bat da hori. Guneok oinarrizko futbola garatzeko eta jokalari trebeak atzemateko dira. Unibertsitate-enpresa proiektu hau Eusko Jaurlaritzak finantzatuko du, eta haren ezaugarri garrantzitsu bat da ikerketaren emaitzak jakinaraziko zaizkiela sorbideetako langileei, eta jokalari gazteen hautaketa, prestaketa, hezkuntza eta abarrez arduratzen diren gainerako pertsonei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun