Apirilaren 8an inauguratuko dute Gobela kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mar. 17a, 20:36
Datorren ostiralean, apirilaren 8an, zabalduko da ofizialki Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegia, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak aurreratutakoaren arabera. Ondorengo bi egunetan, 9an eta 10ean alegia, herritarrek kirol azpiegitura berriak ezagutu ditzaten, bisitak antolatu dira. Aldez aurretik antolatutako hitzorduetan bezala, bisitaldiak taldeka egingo dira, gehienez 15 lagunek osatuta, eta ez da derrigorrez Fadurako bazkide izan beharko horietan parte hartzeko. Izen ematea Getxo Kirolak-Fadurako erabiltzaileen arretarako bulegoan edota telefonoz egin daiteke, 94 430 80 69 zenbakian, 8:30etik 14:30era arteko ordutegian.
Horretaz gain, kiroldegia ezagutzeko herritarrek egindako eskariei erantzuteko, hilabete honetan bisitaldi gidatu gehiago egitea erabaki du Getxoko Udalak. Aldez aurretik finkatutakoei, martxoaren 21, 22 eta 23an egingo direnak gehituko zaizkie. Aurreneko bi egunetan, 10:00, 11:00, 12:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan egingo dira; hirugarrenean, goizez bakarrik.

Gaiaren inguruko berriak:

Zabaldu aurretik Gobela kiroldegia ezagutzeko aukera emango zaie auzotarrei (2005 Mar 03)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun