Sopelako igerilekuen bigarren urteurrena ospatuko dute asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 1a, 15:23
Apirilaren 5ean bi urte beteko dira Abadesolo udal igerilekuak zabaldu zirenetik. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko jaia antolatu du Sopelako Udalak, instalazioak kudeatzen dituen Serviocio enpresarekin elkarlanean. Umeentzako jarduerak 17:00etatik 19:00etara izango dira: puzgarriak egongo dira igerilekuen barrualdean (0 eta 2 urte bitarteko umeei zuzenduta) eta tailerrak sarrera inguruan (3 eta 15 urte bitarteko ume zein gazteei zuzenduta). Kalean, berriz, igerilekuen eraikinaren sarrera aurrean, puzgarriak eta aerobic maratoia egongo dira txikienentzat.
Ondoren, 19:00etan kandelei putz egin eta tarta egongo da igerilekuetara hurbiltzen diren guztientzat. Gainera, bi urteko ume sopeloztarren artean oparia banatuko da. Azkenik, 19:30tik aurrera nagusientzako jarduerak izango dira. Puzgarriak egongo dira igerileku barruan eta 19:30ak eta 20:45ak bitartean “aquafitness” maratoi bat egongo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun