Erandioko Zikloturista Ibilaldirako aurretik izen ematea komeni da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 13a, 20:47
Antolaketa lanak eta segurtasuna kontutan hartuta, parte-hartzaile kopurua 600era mugatzea erabaki dute aurten Erandioko Zikloturista Ibilaldiko antolatzaileek. Aurreko edizioetan asko eta asko izan dira proban izena eman duten txirrindulazaleak. Hori dela eta, apirilaren 15ra arte jarri du horretarako epea Erandioko Txirrindulari Elkartea (argazkian). Aurrezki-kutxan 18 euro (15 euro federatuak) ordaindu dutela frogatzen duen ziurtagaria eskuan, ostiralean, 20:00ak baino lehen agertu beharko dira aipatu kirol taldeko egoitzan (Erandioko Ciclos Altzaga), parte hartu nahi duten guztiek. Istripu-asegurua ere dago sartuta ordaindu beharrekoan.
Erandio-Erandio XIII. Zikloturista Ibilaldia ospatuko den egun berean, hots, apirilaren 16an ere egongo da izena emateko aukera, proba hasi baino ordu bete lehenagora arte. Hala ere, tokirik egongo danik ez dute ziurtatzen Erandioko Txirrindulari Elkartekoek.

Ibilbidea:

Larunbat honetan, goizeko bederatzietan abiatuko da, Erandioko Udaletxe plazatik, zikloturista ibilaldiko hamairugarren edizioa; 12:30etik 15:00etara bitartean, toki berean amaitzeko. Honako hau izango da ibilbidea: Udaletxeko plaza - Getxo - Barrika - Plentzia - Andraka (2. kategoriako portua) - Armintza - Jata gaina (likido hornidura) - Maruri - Mungia - Belako (hornidura solidoa) - Gerekiz - Morga Gaina (2. kategoria) - Astoreka - Gamiz - Mungia - Maruri - Gatika - Butroi (likido hornidura) - Urduliz - Umbe Gaina (2. kategoría) - Asua - Lutxana - Erandio / Udaletxe plaza (helmuga, hornidura eta sari-banaketa).

Dirua non sartu:

- Baserritarren Kutxa: 3084-0040-62-6300007150
- Euskadiko Kutxa: 3035-0074-11-074104687-9

Erandioko Txirrindulari Elkartea
Ciclos Altzaga: José Luis Goioaga, 24 - Erandio.
Telefonoa: 94 467 61 01.
e-posta: ciclosaltzaga@terra.es
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun