Dorrean 3 kide tinko daudela, Ertzaintzak Igeltserako 15 lagun aske utzi ditu "berotu ondoren"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 25a, 12:38
Hiru pertsona jarraitzen dute Igeltsera gaztetxearen dorre batean Ertzaintzak zentro soziala itxi ez dezan. Bestalde, EAEko Polizi autonomikoak zaintzapean zituen 15 kideak "berotu ondoren" askatu egin ditu eta langileak eraikina ixten hasi dira horma bat eginez. Desalojo saiakera berri hau goizeko 7:30etan hasi da, Brigada Higikorreko bost furgona eta auto batek Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako langileak Mecanica de la peña lantegi zaharrean sartzen lagundu dituenean. Lo egiten zeuden 15 kideak teilatura igo dira baina Poliziak bertatik jaitsi ditu. Gazteek zehaztu dutenez, "egurra egon da" eta meatxatu, "besoak bihurtu", kolpatu eta horma eta mahaien kontra bota izana leporatu diote Ertzaintzari. Era berean, gaitzetsi dute neskei bereziki emandako tratua, aurrekoaz gain, "biraoak" entzun behar izan baitituzte, Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideen arabera. Poliziak horiek eta kanpoan zeuden beste bost kide ere identifikatu ditu. Ondoren beste bost gazte igo dira eraikinaren dorre batera. Une honetan, 30 bat kide daude Igeltseratik kanpo goian dauden hiru lagunei animoak ematen eta desalojoa gaitzesten eta Uribe Kostako gazte eta helduei hurbiltzeko eskatu dute SUGAko gazteek. Argazkian, atzoko irudi bat.
Gaiaren inguruko berriak:

Igeltsera gaztetxean sartu egin da Ertzaintza gaur ere

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk (2005 Mai 24)

Ehun bat gaztek salatu dute Igeltseraren aurkako "erasoa" (2005 Mai 24)

"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek (2005 Mai 24)

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo (2005 Mai 24)

Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak (2005 Mai 24)

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan (2005 Mai 24)

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da (2005 Mai 24)

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun