Igeltserako teilatura itzuli dira hiru gazte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 25a, 21:33
Ertzainek txanda aldaketa egin eta berehala dorrearen behekaldea miatzen hasi dira polizia agenteak bertara igotzeko modurik bazegoen ala ez ikusteko. Bitartean, trenbidetik abiatu dira bertara beste bi gazte, eta igotzen saiatuko zirela bazirudien arren, ez dute horrelakorik egin. Ondoren, eraikinera sartu dira teilatutik dorrean zeuden seietatik hiru. Barruan denbora laburra egin eta gero, berriro bueltatu dira Igeltserako teilatura euskal presoak Euskal Herriratzearen eta okupazioaren aldeko ikurrak erakutsiz. Hori ikusita, errepidea mozten saiatu dira kanpoaldean zeuden gazteak eta istiluen aurkako materiala atera eta armekin mehatxatu dituzte neska-mutilak. Langileei dagokionez, eraikinaren aurrekaldeko behekalde osoa hormatu dute jada.
Nahiz eta gazteak berriro ere Igeltserako teilatura zihoazela ikusi hori galarazteko saiakerarik ez dute egin eraikinaren aurrealdean zein atzealdean zeuden bina ertzainek. Are gutxiago, atzean zeudenak furgonetara abiatu dira, istiluen aurkako materialaren bila, kanpoko gazteak errepidea mozten ari zirela ikusita. Gazteak arduratuta agertu dira furgonetan zeuden zortzi polizia agenteetatik lau ez dakitelako non dauden. "Baliteke eraikinen baten barrualdetik ibiltzea", adierazi dutenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Teilatuan zeudenak dorrera bueltatu dira eta beste hiru lagun batu zaizkie

Dorretik Igeltserako teilatura igaro dira hiru gazteak

Igeltseran herriko gazte gutxi ibiltzen direla dio Urdulizko alkateak

Dorrean tinko jarraitzeko asmoa iragarri dute hiru lagunek

Sopelako alkatearekin hitzegiteko konpromisoa hartu du Urdulizkoak

Auto ilara luzeak eragin dituzte gazteek

Gazteei "jaramonik ez" die egin Sopelako alkateak

Igeltserako sarrera bi eta leiho bat ia hormatu dituzte jada

Dorrean 3 kide tinko daudela, Ertzaintzak Igeltserako 15 lagun aske utzi ditu "berotu ondoren"

Igeltsera gaztetxean sartu egin da Ertzaintza gaur ere

Igeltseraren desalojo saiakeraren argazkiak sarean jarri dituzte Gaztesarea eta UKBERRIk (2005 Mai 24)

Ehun bat gaztek salatu dute Igeltseraren aurkako "erasoa" (2005 Mai 24)

"Lehenengo borrokaldia irabazi" egin dute Igeltsera gaztetxekoek (2005 Mai 24)

Seigarrena eta zazpigarrena ezin izan dira teilatura igo (2005 Mai 24)

Bostgarren gazte bat igo da teilatura (2005 Mai 24)

Lau dira orain Igeltserako teilatuan dauden gazteak (2005 Mai 24)

Pertsona bat dago oraindik Igeltsera gaztetxeko teilatuan (2005 Mai 24)

Ertzaintza dagoeneko Igeltsera gaztetxean sartu egin da (2005 Mai 24)

Kanporatzeko aginduaren epea pasatuta bere egitarauarekin jarraitzen du Igeltsera gaztetxeak (2005 Mai 19)

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak Igeltseran tinko jarraitzea erabaki du (2005 Mai 18)

Igeltserakoek gaztetxea uzteko agindua jaso dute orain dela ordubete (2005 Mai 17)

Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza (2005 Api 29)

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea (2005 Api 29)

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun