Igeltseraren aldeko protestengatik, 18/98+ plataformarekin zeukan bilera bertan behera utzi du Urdulizko EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 25a, 22:41
Urdulizko batzokian egin behar zen bilerara joan direnean, "giroa oso nahastuta" dagoela eta gaurko hitzordua bertan behera gelditzen zela adierazi diete 18/98+ plataformako ordezkariei EAJkoek. Besteak beste, Eusko Legebiltzarreko egoera –alderdien arteko mendeku salaketak– eta atzo iluntzean jeltzaleen egoitzako lorategian amaitu zen Igeltsera gaztetxearen aldeko manifestazioa eman dituzte argudio modura.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun