Lemoiz eta Kostaldeko beste 11 udalek Arcachoneko Ituna etetea eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 2a, 18:55
Lemoiz eta Bizkaia eta Gipuzkoako beste hamaika udalerrien alkateek agiria izenpetu zuten atzo antxoaren arrantzaldia bertan behera uzteko eskatuz eta kaltetutako familiei elkartasuna adieraziz. PSE-EEk gobernatutako udalerriek ez zuten akordioarekin bat egin. "Arcachoneko akordioa bertan behera uzteko eskatzen dugu, arrantza-baliabideak ordainik gabe desjabetu baititu gurearekin lehian ari den flota baten mesedetan, gaur egun baliabideak neurriz gainetik esplotatzen ari dena hain zuzen", adierazi zuen agiria gazteleraz irakurri zuen Borja Jauregi Hondarribiako alkateak. Juan Carlos Goienetxea Bermeoko alkateak, aldiz, euskarazko testua aurkeztu zuen. (Argazkian, Armintzako portua. Irudia Raulen bitakoratik hartua da).
Jauregik erantsi zuenez, Estatu frantseseko arrantzaleak "euren baliabideak agortu dituzte eta orain gureak agortzen ari dira". Bermeoko alkateak, ostera, bere iritziz Gobernu zentralak gai honetan darabilen jokabidea kritikatu zuen, euskal arrantzaleen interesak babestu ez dituelakoan. "Espainiako Gobernuak saldu egin gaitu; ia kapaz diren orain konpontzeko", gehitu zuen.

Idazkiak dioenez, izenpetzaileek "babes eta elkartasun osoa" agertu dizkiete sektorearen krisialdiak kaltetu dituen familiei. Jauregik adierazi zuenez, "orain arte ikusi gabeko" arazo baten aurrean dago, eta egoera horrek ekonomian ez ezik, gizartean eta ingurumenean izan du eragina.

Agiria Lemoiz, Ondarroa, Elantxobe, Bermeo, Lekeitio eta Mundakako alkateek izenpetu zuten Bizkaian, eta Getaria, Hondarribia, Mutriku, Orio eta Zumaiakoek Gipuzkoan. Aldiz, Santurtzi, Pasaia eta Donostiak ez zuten bat egin akordioarekin; udalerri horietan ere eragina izan du krisialdiak, baina alkate sozialistak dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun