Larunbat honetan hasi eta datorren igandera arte luzatuko dira San Juanak Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko eka. 16a, 14:32
Kirol jarduerek emango diete hasiera, larunbat honetan, Barrikako San Juan jaiei. Ekainaren 18an bertan abiatuko baita tenis txapelketa, hilaren 26ra arte luzatuko dena. Hain zuzen ere, azken egun horretan izango dira finalak: neskena 12:00etan eta mutilena 13:00etan. Hala ere, urrutira joan gabe, kadete mailako txarrindulari lasterketa ere egingo dute, 16:00etatik aurrera, larunbat honetan. Igandean, berriz, XVII. Kanpoko Margo Lehiaketa ospatuko da. Hiru eguneko etenaldiaren ostean, San Juan bezperan (ekainak 23) helduko diete berriro jaiei, igandera bitartean egongo diren jarduerekin gozatzeko. Aipatzekoak dira hilaren 26ko Artisautza eta Nekazal V. Azoka eta XXIX. Sukalki Lehiaketa. Baita haurrentzat egongo diren jarduera ugariak: Gaitzerdiren su-ikuskizuna, Poco-Pico Disco Movida, eta beste hainbat.
Hona hemen Barrikako San Juan jaietako egitaraua oso-osorik:

Ekainak 18, larunbata

16:00 Kadete mailako txirrindulari lasterketa.

Ekainak 19, igandea

9:30-17:30 XVII. Kanpoko Margo Lehiaketa, Goierrin.

Ekainak 23, osteguna

18:00 Txistularien kalejira herrian zehar.

20:00 Fanfarriaren jaitsiera udaletxeko plazaraino. Ondoren, su-ikuskizuna hasiko da bertan, Gaitzerdi antzerki taldearen eskutik. Eta, jarraian, txokolatada egongo da.

22:30 San Juan sua.

Ekainak 24, ostirala

11:00-14:00 eta 16:00-19:00: Txu-txu trena eta haur parkea.

12:00 Txistulariekin kalejira.

12:00 Meza nagusia.

14:00 Herri bazkaria, plazan.

16:00 Galea taldearekin erromeria plazan.

23:00 Erromeria Joselu Anaiak taldearen eskutik.

Ekainak 25, larunbata

11:00-14:00 eta 16:00-19:30 Jumping.

17:00 Sokatira frontoi atzealdeko landan. Ondoren, "Poco-Pico Disco Movida" haurrentzako emanaldia udaletxeko plazan.

19:00 Sagardo Festa bertsolariek eta txistulariek alaitua. Ondoren Sardi Jana. Plazan ere bai.

23:00 Su-artifizialak Atxutegi futbol zelaian. Ondoren, diskoteka-erromeria mugikorra plazan.

Ekainak 26, igandea

9:00-14:00 Artisautza eta Nekazal V. Azoka plazan. Barazkietan lehiaketa egongo da.

12:00-13:00 Txistularien kalejira. XXIX. Sukalki Lehiaketa plazan.

13:00 Barazki Lehiaketaren sari banaketa.

13:30 Sukalki lapikoen aurkezpena.

17:30 Sukalki eta margo lehiaketen sari banaketa, animazioa, magia eta globoflexiaz alaitua.

19:30 Jaien amaiera "Julio Sanchez y los pamplonicas" taldearen jota emanaldiarekin.

Kirol txapelketak

- Tenisa: ekainaren 18tik 26ra bitartean ospatuko da. Azken egun horretan izango dira finalak: neskena 12:00etan eta mutilena 13:00etan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun