Lemoizko EAJ "frankistatzat" jo du Ipar Haizea herri ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 7a, 21:36
"Gara" egunkarian atzo argitaratutako gutunaren bitartez, abuztuaren 15ean Lemoizen gertatutakoa gogor kritikatu du Juan Luis Olaranek, Ipar Haizea ezker abertzaleko herri ekimenaren izenean. Andra Mari egunean bertan, herriko jaiak ospatzen ari zirela, 413.029 euro kostatu dituen Torreburu parkea inauguratu zuen Pedro Jesus Botejara alkateak. Olaranek adierazitakoaren arabera, "horren ekitaldi hutsala erabiliz, 1975etik herriak izandako alkate guztiei gorazarre egiteko eskuzabaltasuna erakutsi zuen Botejarak, Lemoizko armarria irudikatzen duen urrezko intsignia oparituz guztiei; baita azken alkate frankistari ere". Hori dela eta, gertaera "ugariak diren" Frankismoak eragindako biktima guztientzako "iraingarria" izan zela salatu eta Lemoizko EAJ ere "frankistatzat" jotzen du. "Demokrata den inork ezin du horrelakorik onartu", Ipar Haizeko kidearen ustez.
Gaiaren inguruko berriak:

¿Es el PNV franquista? (Gara / 2005 Ira 06)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun