Urdulizen badago oraindik zertaz gozatu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 9a, 21:23
Goiz osoan zehar ibili dira ,Urdulizen, txosnetako langile arduratsuek jaietan hain beharrezkoak diren "edaritegi ibiltariak" osatzen dituzten tresna guztiak mugitzen. Izan ere, Uribe Kostako herria berezia denik ezin da ukatu. Andra Mari jaietan, eleiz ingurua utzi eta udaletxe parean dauden Elortzako eskoletara eramaten dituzte txosnak, aste beteren buruan. Bertan, kontzertua eskainiko du, 23:00etatik aurrera, Pin Pan Pun Band (argazkian) taldeak, All Jazz Era gorliztarren ostean.
Larunbata eta igandean ere ekitaldi ugari egongo dira. Azkenik, irailaren 17an, Xala - Barriola eta Mtz. de Irujo - Lasa III bikoteek jokatuko dute eskupilota partida. Hona hemen egun guzti horietako egitaraua zehatz mehatz.

Irailak 10, larunbata

10:00 Kalejira.

11:00 Haurrentzako parkea, tailerrak, txu txu trena.

12:00 Idi-probak: 1. Unibasoren bikotea 700 kiloko harriarekin, 2. Novasen bikotea 700 kiloko harriarekin, 3. Sistiagaren bikotea 800 kiloko harriarekin.

17:00 Nagusien futbito txapelketaren finalak kiroldegian.

19:00 Herri Kirolak Gaztedi, Gatika, Goiherri eta Getxoko taldeekin.

19:30 Festa, bertsolari eta trikitilariak.

20:00 Sardina-dastaketa.

24:00 Dantzaldia Lauki taldearen eskutik.

Irailak 11, igandea

16:00 Mus txapelketa eta sarien banaketa.

16:30 Frontenis txapelketaren finalak eta sarien banaketa.

18:00 Areto-dantzen erakustaldia Iparralde Kiroldegian eta jarraian Play Back lehiaketa eta sari.banaketa.

Irailak 17, larunbata

17:00 Eskupilotako pilotari profesionalen partidak Iparralde Kiroldegian: 1. Partida, 2. Partida: Xala - Barriola / Mtz. de Irujo - Lasa III.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun