Asteburu honetan idi-proba "ikusgarriak" izango dira Andrakan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 5a, 22:43
Andrakako probalekuak lehia biziak ikusteko parada emango du asteburu honetan. Izan ere, ostiraleko 21:00etatik aurrera eta astelehenera arte pisu konparatuko Idi Proben Corte Ingles Saria bertan burutuko da. Pedro Jesus Botejara Lemoizko alkateak esan duenez, "ikusle asko etortzea espero dugu, Andrakako probak beti izan direlako ikusgarriak eta jende guztia ibili delako pozik". Badaezpada ere, sari ugari izango dira parte-hartzaileentzat, lehenengo hamaika sailkatuek sari ekonomiko galantak etxera eramango baituzte. Irabazleak 1.083 euro eskuratuko ditu; 935, bigarrenak; 845, hirugarrenak; 755, laugarrenak; 695, bosgarrenak; 635, seigarrenak; 575, zazpigarrenak; 515, zortzigarrenak; 485, bederatzigarrenak; 454, hamargarrenak; eta, azkenik, 424 izango dira hamaikagarrenarentzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun