Tasatutako salneurrian saltzeko 72 etxebizitza egingo dituzte Lemoizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urr. 26a, 23:47
Bizkailur elkarte publikoaren bitartez, Uriza auzoan 72 etxebizitza berri eraikitzea aurrikusten du Lemoizko Udalak, tasatutako salneurrian salduko direnak. Horietako bat eskuratu nahi dutenek 1.950 euro ordaindu beharko dute metro koadroko. Guztira, sei etxebizitza-bloke egingo dira, behekoaz gain, beste hiru solairutakoa bakoitza; 20.440 metro koadroko azaleran. Udal iturriek adierazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiko behin betiko onespena baino ez du behar egitasmoak. "Dagoeneko behin-behinekoz baietsi dugu guk", azaldu du Pedro Jesus Botejara alkateak.
Bizkaiko Foru Aldundiko behin betiko onespena eskuratuta, arau aldaketa, plan partziala eta urbanizatze egitasmoa bideratuko dira. Hasieran, etxebizitza familiabakarrak egitea aurrikusten zuen Lemoizko Udalak. Hala ere, etxe "merkeak" egitea erabaki zuten agintariek, biztanleriaren hazkunde bultzatzeko asmoz, eta "pisu horiek eskuratuko dituen jendea udalerrian bertan egin dezan bizitza eta Lemoiz lo-herria bihurtu ez dadin", Botejarak azaldu duenez. Behin etxebizitzak eraikita, frontoia eta udaletxearen inguruan herrigunea osatzeko asmoa dute. Horretarako, bide berria egingo dute udaletxe atzealdetik doan kamioraino, herrigune itxia sortuz. Gainera, frontoi berria eraiki nahi dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun