Emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Barrikan, Aintzane Garai zenaren herrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko aza. 24a, 23:34
Ostiral honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna dugu nazioarte mailan. Uribe Kosta eskualdeko punta batetik bestera ere ugariak izango dira emakumeek sufritzen dituzten tratu txarrak eta bortizkeria salatzeko antolatutako hitzaldi, antzerki saio, filme proiekzio, elkarretaratze eta manifestaldiak, hainbat eragilek deituta. Baina benetan hunkigarria izango da Barrikan, Aintzane Garai (argazkian) zenaren herrian, egingo den kontzentrazioa. Izan ere, oraindik oso gertu daukate bere bikotekide ohiak eraildako 27 urteko neskaren senide, lagun eta auzokideek urriko egun ilun horietan bizi izandako samina. Elkarretaratzea 19:00etan izango da, udaletxe aurrean. Ordubete lehenago, "Victimas de la violencia de genero" hitzaldia eskainiko du liburutegian, Eider Diaz Olabarri abokatuak.
Besteak beste, honako ekitaldi hauek jaso ditu UKBERRIk:

Algorta:

19:30 "Emakumeonganako indarkeriari aurre egin" lelopean manifestazioa izango da Algortan ELA, LAB, Segi eta Bilgune Feministak deituta. Telletxetik irtengo da.

Areeta:

19:00 “Eraso gehiagorik ez!” lelopean, elkarretaratze isila egingo da Xake plazan, Getxoko hainbat emakumeen elkartek deituta eta Getxoko Udalaren laguntzaz. Udalak 30.000 postal banatu ditu buzoiz buzoi deialdia iragarriz. Horretaz gain, udal gobernu taldeak osoko bilkurarn aurkeztuko du, ostiralean bertan, Emakundek emakumeek pairatzen duten indarkeriaren kontra onartutako agiri instituzionala.

Barrika:

18:00 "Victimas de la violencia de genero" hitzaldia liburutegian, Eider Diaz Olabarri abokatuaren eskutik.

19:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa udaletxe aurrean, Barrikako Udalak deituta.

Berango:

19:00 Entre Mujeres konpainiaren "Ellos y solo ellos" antzezlana, Berangoeta kultur etxean, Berangoko Udaleko Emakume eta Gazteria Arloak antolatuta.

Erandio:

12:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa udaletxe aurrean (Irailaren 23a plaza), Erandioko Udaleko Berdintasun Arloak deituta.

Itzubaltzeta / Erromo:

11:15 Emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa egingo dute Romo-Artatza institutuaren aurrean.

Leioa:

12:00 Erasoak jasanez gero, nora joan jakiteko kartelak eta eskuorriak banatuko dira eta, ondoren, kontzentrazioa egingo da boulevardean.

Sopela:

16:30 Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak (SUGA) antolatutako Emakume Intsumisoaren Asteari amaiera emateko, jaia egingo dute. Arte erakusketa (16:30-18:30) eta kantautoreen kontzertua (19:00-20:00) egongo dira Sopelako udaletxeko plazan.

19:00 Emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpena irakurri eta puxikak askatu ondoren, "Historias de maltrato, sexo, violencia y miedo" liburua aurkeztuko du Asuncion Valgañonek, Sopelako udaletxeko Hall Kulturalean, Itzartu emakume elkartearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun