Umeen Gabonetako Parkerako txangoa egingo dute etzi urduliztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 28a, 22:54
Urtarrilaren 6ra arte BECen zabalik egongo den Umeen Gabonetako Parkera joateko aukera izango dute, abenduaren 30ean, Urdulizko neska-mutilek. Hitzordua 10:30ean Uribe Kostako herri horretako metro geltokian jarri du antolakuntzak, egun osoko plana egin ahal izateko. Izan ere, BECek 19:30ean itxiko ditu bere ateak eta txangoaren etorrera 20:00etarako aurreikusi dute. Argibide gehiago 616 291 121 edo 658 735 966 telefonoetan eskura daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun