Antton Irustaren ipuinekin gozatzeko aukera egongo da larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ots. 15a, 19:07
Joan den urtarrilaren 28an, egun horietan izan ziren elurteen ondorioz bertan behera utzi behar izan ostean, larunbat honetan, otsailak 18, eskainiko du emanaldia Antton Irusta ipuin kontalari eta idazle ezaguna, Barrikako liburutegian. Goizean, 11:30etik aurrera, bertan batzen diren neska-mutilek "Han-hemengo Ipuinak" saiorekin gozatu ahal izango dute. Antton Irustak ipuin emanaldi bat bukatzen duen bakoitzean bertan entzuten dauden gurasoei eskari bat egiten die, gauero haurrak ohera sartu eta ipuin bat kontatzeko eskatzen dienean, gogo onez egiteko, zeren eta ipuinek, liluraz gain, bitamina ederrak dituzte, indarrak eta gogoa berpizten dituena. Argazkia: Galtzagorri elkartea.
Hamasei urterekin –1986an– hasi zen ipuin-kontalaritza lantzen eta geroztik milaka umeri banatu die ilusioaren eta maitasunaren bitamina hori. Ipuin-kontalaritzaren funtzio sozialaz doktore tesia egiten ari da, irakasle dihardu Bilboko Urretxindorra ikastolan, ipuinak kontatzen ditu herriz herri eta geratzen zaizkion ordu libre apurretan liburu bat edo beste ere idatzi du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun